Aginagako Eskolak, festa egun handia larunbatean

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 21a, 06:00

Ikasturte berezia abiatu dute Aginagako Eskolako  komunitatea osatzen duten ikasle, hezitzaile eta gurasoek. Gogoan izan, 2019ko Gipuzkoako Eskola Txikien jai eguna antolatu eta ospatuko dute bertan. Laster, datozen San Praixkuetan aurkeztuko dute jaialdi eguneko irudia. Testuinguru honetan, baina lehenago, Aginagako Eskola Txikiaren Eguna deitu dute larunbat honetarako, irailaren 22rako. Honatx bosgarren edizioak dakarrena:

Aginagako Eskola Txikiaren 5. Eguna

Irailak 22, larunbata

10:30 Umeentzat jolasak.

13:30 Bazkaria.

17:00 Antzerkia: “Txapela buruan eta dantza munduan”.

Ondoren, txokolatada.

Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.

https://youtu.be/_oqnFQg5o-c