Asteburuko kirol agendan, lagun arteko futbol txapelketa jendetsuena agurtzeko ordua; Usurbil Cup-en amaiera festa ospatuko dute larunbatean, irailak 22. 16:30etan izango da sari banaketa frontoian! Kirol hitzordu gehiago ere iragarri dira astebururako:
ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Irailak 22, larunbata
18:00 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Arrasate
FUTBOLA HARANEN
Irailak 23, igandea
16:30 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Zestoa K.B.
USURBIL CUP: AMAIERA FESTA
Irailak 22, larunbata
14:00 Bazkaria Usurbil Cup-eko haur eta gaztetxo parte hartzaileentzat.
15:00 Paella beste guztientzat Txiribogan. Txartelak 10 eurotan salgai.
16:30 Sari banaketa frontoian.
Antolatzailea: Usurbil F.T.
ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
Endika Abril Errebote Txapelketako bigarren jardunaldian ere garaile Zubieta. 13-5 irabazi zioten aurreko igandean Donibane Lohitzuneko Luzean taldeari. Hurrengo neurketa, igande honetan, irailaren 23an. Behar Zana etxeko taldearekin lehiatuko dira zubietarrak Villabonan, goizeko 11:00etan hasita. Itzuli bateko ligaxkako azken jardunaldia izango da. Aldaketarik ez bada, irailaren 30ean jokatuko da txapelketako final nagusia, goizeko 11:00etan Zubietan.