Berrerabilera ardatz zuen jolas parkeaz gozatu dute, Aginagako Eskolaren festan

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 22a, 15:24

Begira ondoko argazkiak. Erreparatu bereziki, irudietan agertzen diren jolasei. Berrerabilpena bultzatuz, material ezberdinek bizi luzea izan dezaketela argi erakutsi digute larunbat honetan Aginagako Eskola ospatzen ari den festa egunean. Haur eta gurasoentzat zuzendutako jolas goiza antolatu dute, ikus dezakezuen moduan, aurrez beste behar batzuei erantzuteko sortuak izan ziren objektu berrerabiliekin.

Jolas parke berezi honekin abiatu dituzte Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak antolaturiko eskolaren festa egun handia. Gogoan izan, bazkalostean, antzerkia eta txokolate jana iragarri dituzte.

2019ko Eskola Txikien festa prestatzen

Ikasturte berezia dute honakoa Aginagako Eskolakoek. Gogoan izan, 2019ko Eskola Txikien Festa Aginagan ospatuko da. Eguna finkatua dute, ekainaren 9an izango da jaialdia. Prestaketa lanak martxan dituzte jada. Jendaurreko lehen ekitaldia festetarako iragarri dute. Urriaren 6an, urtebete barru ospatuko duten jaialdiko irudi edo logotipoa aurkeztuko dute.

Aginagako Eskola Txikiaren 5. Eguna

Irailak 22, larunbata

17:00 Antzerkia: “Txapela buruan eta dantza munduan”.

Ondoren, txokolatada.

Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA