Dantzan amaitu dute eguna Aginagan

Noaua Aldizkaria 2018ko irailaren 22a

Eskola Txikiaren eguna ospatu dute gaur Aginagan. Bazkalostean, dantzan eta kantuan aritu dira txikiak eta nagusiak. ‘Txapela buruan eta dantza munduan’ ikuskizunaren bitartez, estilo eta jatorri ezberdineko dantza-pausoak ikasi dituzte. Dantzan xahututako indarrak txokolatearekin eta bizkotxoekin berritu dituzte.