Igande arratsaldea da. Gazteenak aje aurpegiarekin sumatu ditugu. Helduenak berriz, piper frijituak noiz banatuko zain direla dirudi. Baina zertxobait itxaron beharko dute oraindik. Santueneko jaietako klasiko bat da, igande arratsaldeko piper banaketa. Bien bitartean, Ttipikakoek dute plaza girotzeko ardura. Animosoenak berehala hasi dira dantzan, besteak frontoi albotik daude begira.