Igande arratsalde honetan errausketaren zero gunera egin duten buzo zurien martxan ikusi dugu. Erraustegiko lanak oso aurreratuak dituzte jada. Ikusi bestela ondoko irudiok. Gogoan izan, iraila hasieran lanen bigarren eta azken faseari ekiteko hitzarmena adostu zuten Foru Aldundiak eta FCC-k. Aldaketarik edo atzerapenik ez bada, 2019ko uda parterako martxan izan nahi du erraustegia Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eta erraustegiaren bueltan kokatuko diren gainerako azpiegiturak ere bai.