Urriaren 20ko Mundualdia antolatzeko bilera ostegunean

Noaua Aldizkaria 2018ko irailaren 25a

Sorterri guztietako herritarrak bildu, eta guztion arteko ezagutza eta hartuemanak sendotzea helburu duen Mundualdia ekimena ospatuko da aurten ere. Eguna zehaztua du jada antolakuntzak; urriaren 20an ospatuko da, larunbatez.

Mundualdia antolatzeko batzar irekia deitu du Usurbilgo Udalak ostegun honetarako, irailak 27, arratsaldeko 19:00etan Potxoenean. Antolaketa lanak “denon artean, askoz hobe!”, gogorarazten dute deitzaileek argitara emandako kartelean.

Urriaren 22ko Mundualdia iruditan:

Argazkitegia

NOAUA TB

https://youtu.be/_Aoy31wI2bE

https://youtu.be/aQVjpLxUcyQ

https://youtu.be/4ryvNghNfJY