Ikastaro berriak begi bistan

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 26a, 08:15

Udazkenean sartu garen arren, ikastaroei begira udaberri betean garela esan beharrean gaude. Azken asteotan iragarri direnekin batera, saio berriak antolatu dituzte datozen hilabeteotarako. Izen emateko garaia da. Hemen dituzue xehetasunak:

EMAKUMEENTZAKO AHALDUNTZE IKASTARO BERRIAK

Doako ikastaro berriak iragarri ditu Usurbilgo Udalak, udazken parterako:

-Biodantza ikastaroa: urriaren 5etik abenduaren 14ra. Ostiraletan, 16:45-18:15 artean Oiardo Kiroldegian. Irakaslea: Elen Kortaxarena Gesalaga.

-“Heltzeko plazerra- zahartzen ikasten”: urriaren 4tik abenduaren 20ra. Ostegunetan, 17:00-19:00 artean, Bake Epaitegi atzeko lokalean. Irakaslea: Pepa Bojo, psikologoa.

Oharra: ikastarootan usurbildarrek izango dute lehentasuna.

Izen emateko epea: urriaren 3ra arte.

Izen ematea (doan):

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailean

943 377 110

parekidetasuna@usurbil.eus

HAURREN BERTSO-ESKOLA 

Urrian abiatuko du ikasturte berria, LH 2, 3 eta 4. mailako ikasleei zuzendutako haurren bertso-eskolak. Saioak eguerditan izango dira, Udarregi Ikastolan, 13:30-14:30 artean. Urteko kuota, 65 euro. “Garaiz zaudete izena emateko”, gogorarazi dute Bota Punttubakoek. Inskripzioak bideratzeko deitu 608 768 539 (Josu) telefono zenbakira.

KANTU TALDEA

Udako etenaldiaren ostean plazara itzuliko dira Kantu Taldekoak. Larunbat honetarako (irailak 29) iragarri dute kantu-jira. 19:00etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. Abestien liburuxka eramateaz ez ahaztu! Gogoan izan Kantu Taldea astelehenero biltzen da entseguetarako 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan.

ESPERIENTZIA ESKOLA

55 urtetik gorako usurbildarrei zuzendutako doako hezkuntza eskaintzan izen emateko epea zabalik dago jada. Matrikulatzeko joan Gizarte Zerbitzuen egoitzara edo deitu 943 377 110 telefono zenbakira.

ETUMETA AEK EUSKALTEGIA

2017-18 ikasturterako matrikulazio epa zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… Aukera zabala beraz. Izen emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:

Nagusia, 43

607 609 379

usurbil@aek.eus

aek.eus

muntteri.blogspot.com.es

DANTZA IKASTARO BERRIAK 

Helduei zuzendutako estilo ezberdinetako dantza ikastaro laburrak antolatu ditu Orbeldi D.T.-k. Ikastarootan izen emateko epea zabalik egongo da, ikastarook hasi aurreko hilabeteko azken egunera arte:

-Flamenkoa: urriaren 5ean, 19an eta 26an. Irakaslea: Junkal Martin.

-Hip-hop: azaroaren 9an, 16an eta 23an. Irakaslea: Sergio Nguema.

-Sabel dantza: azaroaren 29an, abenduaren 14ean eta 21ean. Irakaslea: Warda Mallal.

Prezioak:

-Ikastaro bakoitza 15 euro.

-Ikastaro guztietan izena emanda, 35 euro.

Izen ematea:

orbeldi.udt@gmail.com

Ostegunetan 19:00-21:00 artean, Oiardo Kiroldegiko dantza gelan.

IKASTARO BERRIAK KZGUNERA

Irailaren 28ra arte goizez zabalduko dute KzGunea, 09:00-13:00 artean. Urriaren 1etik aurrera, 16:00-20:00 artean. Segidan, datozen ikastaroen berri:

-Irailak 27-28, 09:00-11:00 “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez”.

-Irailak 28, 11:00-13:00 “Sasoi ona lortu azken kirol aplikazioekin”.

-Urriak 1-9, 18:00-20:00 “Smarphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.

-Urriak 10-11, 18:00-20:00 “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez”.

-Urriak 15-18, 18:00-20:00 “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu”.

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37.

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net