Pailazoak Zubietako Eskola Txikian

Noaua Aldizkaria 2018ko irailaren 26a

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Borobilean' izeneko DVDa plazaratu dute. Tolosako Leidor Antzokian zuzenean grabatutako emanaldiaz gain, 'Borobilean' diskoko kantuen bideoklipak batu dituzte. Hamabi klip egin dituzte eta horietatik bost Zubietako Eskola Txikian grabatu zituzten. Gaur, esker ona agertzera eta DVDko klipak erakustera hurbildu dira Zubietara.