"Sagarrari sukaldea dario" Dani Lasarekin gaur, 6. Sagastiak Loretan zikloaren baitan

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 27a, 10:45

6. Sagastiak Loretan ziklo betean segitzen dugu egunotan. Ostegun honetan (irailak 27), "Sagarrari sukaldea dario" saioa 19:30etan hasita Aitzaga Elkartean. :

6. SAGASTIAK LORETAN

Irailak 27, osteguna

19:30 "Sagarrari sukaldea dario" saioa Aitzaga Elkartean.

Zehaztasunak: "Dani Lasa, sukaldari ikertzailearen eskutik. Zuztarretik hazietaraino, sagarrak makina bat aukera eskaini diezaizkiguke sukaldean. Fruitua, ozpina edo sagardoa bera, osagai erakargarriak dira platera gozo zein gaziei gure lurraren nortasuna kutsa dakiegun. Errezeta eta ideien errepaso praktikoa egiteko aukera".

Irailak 28, ostirala

19:30 "Sagardoa bidegile" dokumentalaren proiekzioa Sutegin.

Zehaztasunak: "Urtean lau hilabetez, urtarriletik apirilera, euskal sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, bertokoak zein kanpokoak. Tradizioa bete nahi dute denek: tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta jatea, eta txotxera deitzen duen ahotsa entzundakoan sagardoa edatea. Tradizio modernoa da hau, baina erro sakonak ditu. Dokumentalak bidaia moduan azalduko digu tradizio hau: ibilbide geografiko, kultural, teknologiko eta gastronomikoa izango da, ezustekoz betea".

Irailak 29, larunbata

20:00 Euskal Herriko 4. Sagardo Txapelketa herrikoiaren finala Usurbilgo frontoian.

Zehaztasunak: "Usurbilgo herria eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen eskutik. Afalduz, Euskal Herriko beste herrietan sailkatu diren 12 sagardo dastatuko dituzu, eta norberaren iritziaren arabera erabakiko da zein den aurtengo txapelduna. Txartelak salgai jarriko dira abuztuaren azken astetik aurrera Usurbilgo ohiko lekuetan eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean: info@sagardoa.eus - 943 336 811

Egitasmoaren sustatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba; NOAUA! K.E.; Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak; Sagardoa Route, gure jatorria; Sagardoaren Unibertsitatea; Usurbilgo Udala.