Gaztelekua aurkezteko bilera gaur, erabiltzaile berrien gurasoentzat

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 27a, 08:46

Erabiltzaile berrien gurasoei Gaztelekua ezagutzera emateko bilera deitu du Usurbilgo Udalak ostegunerako, irailak 27, 18:00etan Gaztelekuan bertan. Bilera horretara izen emate orria eta irudiak erabiltzeko baimen orria beteta eraman beharko dute gurasoek. 12-17 urte artekoei zuzenduriko egitasmoak irailaren 22an abiatu zuen ikasturte berria. Honako ordutegia du:

-Astelehenak: 16:30-18:00 DBH 3-4. 18:00-19:30 Guztiak.

-Ostegunak: 16:30-18:00 DBH 2. 18:00-19:30 Guztiak.

-Larunbatak: 16:00-17:30 DBH 1. 17:30-19:00 Guztiak.

Informazio gehiago: 943 371 050 / gaztelekua@usurbil.eus