Hitz Ahok josteko tailerra antolatu du LHko ikasleei zuzendua

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 27a, 17:23

Udarregi Ikastolako Hitz Aho guraso elkarteak josketa tailerra antolatu du. LHko 1, 2 eta 3. mailako ikasleei zuzenduta dago eta tailerra ostiraletan izango da, arratsaldeko 16:30etik 18:00era. Urriaren 19an hasiko da ikastaroa eta azaroaren 30ean amaitu. Izen-ematea urriaren 11a bitarte egongo da zabalik. Email bidez egin behar da, hitzaho@udarregi.eus helbidera idatziz. Tailerraren kuota 20 eurokoa izango dira.

Argazkia: Kris AtomicUnsplash