"Sagardoa bidegile" dokumentalaren proiekzioa gaur, 6. Sagastiak Loretan zikloaren baitan

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 28a, 05:40

 

“Sagardoa bidegile” Pixel eta Elhuyarrek, ETBren partaidetzarekin ekoitzi eta Bego Zubia Gallastegik zuzendutako dokumentala proiektatuko dute ostiral honetan, irailak 28, 19:00etan Sutegin, 6. Sagastiak Loretan zikloaren baitan. “Urtean lau hilabetez, urtarriletik apirilera, euskal sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, bertakoak zein kanpokoak. Tradizioa bete nahi dute denek: tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta jatea, eta txotxera deitzen duen ahotsa entzundakoan sagardoa edatea. Tradizio modernoa da hau, baina erro sakonak ditu. Dokumentalak bidaia moduan azalduko digu tradizio hau: ibilbide geografiko, kultural, teknologiko eta gastronomikoa izango da, ezustekoz betea”, dio sinopsiak.

Donostiako Zinemaldian estreinaturiko dokumentalaren aurrerapentxo bat, albiste honi lotutako bideoan duzue. Informazio gehiagorako: sagardoabidegile.eus

 

6. SAGASTIAK LORETAN

Irailak 28, ostirala

19:30 "Sagardoa bidegile" dokumentalaren proiekzioa Sutegin.

Zehaztasunak: "Urtean lau hilabetez, urtarriletik apirilera, euskal sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, bertokoak zein kanpokoak. Tradizioa bete nahi dute denek: tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta jatea, eta txotxera deitzen duen ahotsa entzundakoan sagardoa edatea. Tradizio modernoa da hau, baina erro sakonak ditu. Dokumentalak bidaia moduan azalduko digu tradizio hau: ibilbide geografiko, kultural, teknologiko eta gastronomikoa izango da, ezustekoz betea".

Irailak 29, larunbata

20:00 Euskal Herriko 4. Sagardo Txapelketa herrikoiaren finala Usurbilgo frontoian.

Zehaztasunak: "Usurbilgo herria eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen eskutik. Afalduz, Euskal Herriko beste herrietan sailkatu diren 12 sagardo dastatuko dituzu, eta norberaren iritziaren arabera erabakiko da zein den aurtengo txapelduna. Txartelak salgai jarriko dira abuztuaren azken astetik aurrera Usurbilgo ohiko lekuetan eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean: info@sagardoa.eus - 943 336 811

Egitasmoaren sustatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba; NOAUA! K.E.; Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak; Sagardoa Route, gure jatorria; Sagardoaren Unibertsitatea; Usurbilgo Udala.