"Oreina" gaurtik zinema aretoetan, eta urriaren 5ean Aginagako jaietan

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 28a, 10:02

Donostiako 66. Zinemalditik zinema aretoetara jauzi egingo du gaurtik "Oreina" filmak. Ostiral honetatik Euskal Herri osoan ikusgai izango da, besteak beste, Aginagan eta Usurbilen, Koldo Almandozen zuzendaritzapean grabaturiko ikus-entzunezkoa.

Baina gogoan izan, astebete barru itxaronez gero, "Oreina" filma, Aginagako jaietan proiektatuko dutela, urriaren 5ean, gaueko 22:00etan Eliza Zaharrean. 

"Oreina" filmarekin batera, "Dantza" ere estreinatu dute Zinemaldian. Film honek ere lotura estua du Usurbilekin, Orbeldi Dantza Taldeak parte hartu baitzuen grabaketetan. 

Bi lanak Txintxua Films-ek ekoitzi ditu. Egunotan ikusi ahal izan dira Donostiako Zinemaldian. Sarreren gaineko informazio gehiago: sansebastianfestival.com

"DANTZA" (Sail Ofizialean)

Irailak 29, larunbata 18:30 Antiguo Berri, 2.

"Oreina"

Donostiako 66. Zinemaldiaren Zuzendari Berrien atalean lehiatuko da Koldo Almandoz zine zuzendari donostiarraren "Oreina". Zine aretoetan, irailaren 28an estreinatuko den filma albiste badugu, udalerri honekin lotura estua duelako da. Iazko irailean eta urrian, "Oreina" Aginagan eta Usurbilen aritu ziren grabatzen. Baita Orion, Oiartzunen, Donostian, Hernanin eta Tolosan. Sei asteko grabazioetan, 60 profesionaleko lan taldeak parte hartu zuen.

Zuzendaritza eta gidoia: Koldo Almandoz.

Aktoreak: Laulad Ahmed Saleh, Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraia Elías eta Erika Olaizola.

Sinopsia: "Hiria, industria-giroa eta natura elkartzen dituen hiri-periferia bateko hainbat pertsonaia erakutsiko dizkigu. Periferia horretan, jatorri desberdineko pertsonak gurutzatuko dira: elkarri hitzik egin gabe bizi diren bi anaia, norabiderik gabe dabilen mutil gaztea, zelatan dabilen eta inguru horretatik ihes egin nahi duen neska gaztea. Khalil, industriaguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute".

Ekoizlea: Marian Fernandez Pascal.

Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso.

Muntaia: Laurent Dufreche.

Musika: Elena Setien eta Ignacio Bilbao.

Arte zuzendaria: Mikel Serrano.

Soinua: Alazne Ameztoy eta Xanti Salvador.

Makilaia eta ilea: Kizkitza Retegui.

Jantziak: Leire Orella.

Iraupena: 85 minutu.

Estreinaldia: 2018ko irailaren 28an. 

https://youtu.be/HBvEYtPhGZc

"Dantza", Zinemaldiko Sail Ofizialean

Txintxua Films-ek ekoitzi du baita "Dantza". Euskal dantza tradizionalak ikuspuntu berritzailetik, doinu, estetetika eta koreografia berriekin islatu eta Telmo Esnal zarauztarrak zuzendutako film honek ere Usurbilekin lotura estua du. Usurbildarrak ageri dira eta, dantzan noski.

Euskal Herriko hainbat txokoetan grabatzen aritu da Esnal azken urteotan. Tartean, iazko maiatzean Leitzan (Nafarroa). Hantxe, grabazio haietan parte hartu zuen Orbeldi Dantza Taldeak. Aurrerapentxo bat iazko Donostiako Zinemaldian proiektatu zuten arren, aipaturikoa, 2018an estreinatuko dute "Dantza". Datorren Donostiako Zinemaldian ikusgai izango da baita, Sail Ofizialean proiektatuko dute, lehiaketatik kanpo.

"Dantza"

Zuzendaritza eta idoia: Telmo Esnal.

Sinopsia: Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

Produkzio diseinatzailea: Koldobika Jauregi.

Koreografoa: Juan Antonio Urbeltz.

Ekoizlea: Marian Fernandez Pascal.

Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso.

Muntaia: Laurent Dufreche.

Musika: Pascal Gaigne.

Soinua: Alazne Ameztoy, Xanti Salvador.

Makilaia: Lola López.

Ilea: Itziar Arrieta.

Jantziak: Arantxa Ezquerro.

Fitxa artistikoa:

Buruzagi: Gari Otamendi.

Erregina: Amaia Irigoyen.

Neska-laguna: Ainara Ranera.

Mutil-laguna: Joseba Astarbe.

Amaterasu: Josu Garate.

 

"OREINA"

"DANTZA"