Endika Abril Errebote Txapelketako zubietarren finala, asteburuko kirol hitzorduen artean

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 28a, 10:29

Villabonako Behar Zana taldeari 13-1 irabazi ostean joan den larunbatean, Zubieta Endika Abril Errebote Txapelketako finalerako sailkatu da Zubieta! Igandean jokatuko dute final handia etxean, Zubietako errebote plazan. Irailaren 30ean beraz, goizeko 11:00etan hasita, eta Donibane Lohitzuneko Luzean taldearen aurka.

PILOTA USURBILEN

Eguna: irailak 28, ostirala.

Ordua: 19:00.

Tokia: Usurbilgo frontoia.

Neurketa:

Eskuz Binaka Nagusiak

Ohorezko Maila

Pagazpe (Ugalde-Exposito)-Tolosa

FUTBOLA HARANEN

Irailak 30, igandea

11:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Billabona K.E.

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN

Irailak 29, larunbata

17:30 Kadete neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Egia

18:45 Jubenil neskak, Territoriala: Usurbil-Aiala Zarautz