Imuntzo eta Beloki eta Kantu Taldea, asteburuko arratsaldeak girotzeko

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 28a, 20:05

Kantu eta erromeria giroa dario, ate joka dugun asteburu honi. Abestu nahiz gerri buelta mugitzeko aitzakia bat baino gehiago izango da aste honen amaieran. Udako etenaldiaren ostean, Kantu Taldekoak plazara itzuliko dira larunbatean. Eta igande arratsaldean, Imuntzo eta Beloki datoz Artzabal eremua girotzera.

Imuntzo eta Belokirekin dantzaldia

Laukotek, Guriak eta Artzabalek antolatuta, dantzaldia igande honetan, irailaren 30ean. Arratsaldeko 19:00etan hasita Imuntzo eta Beloki, aipatu kafetegi eta jatetxeak biltzen dituen Artzabal gunean.

Kantu Taldea

Udako etenaldiaren ostean, irailaren 17an itzuliko ziren Kantu Taldekoak haien jardunera. Astelehenero biltzen dira, 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan. Gogoan izan, uda osteko lehen kantu jira, larunbat honetan, irailaren 29an 19:00etan ospatuko da. Mikel Laboa plazatik abiatuko da.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA