Kantu Taldea plazara itzuli da

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 29a, 21:41

Lepoaren bueltan jantziak zeramatzaten zapiek ezin egokiago zioten moduan, Usurbil kantuz girotzera itzuli dira plazara larunbat arratsalde honetan. Udako etenaldiaren ostean, hileroko ohiturari helduta berriz, Kantu Taldea afalaurreko pote ordua girotzen aritu da Kaxkoan barrena. Errepaso ederra eman diote euskal kantutegiari.

Aurrerantzean, hilabetero azken larunbatetan irtengo dira kantu-jiran. Urrian ordea, arratsaldean ez, eguerdi partean baizik. Gogoan izan bestalde, astelehenero biltzen dira kantu zaleak entsegu saioetarako.

Kantu Taldearen datozen deialdiak

Astelehenero

18:00-19:00 Kantu Taldearen ikastaroa Agerialdeko musika gelan.

Urriak 27, larunbata

12:30 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Deitzailea: Usurbilgo Kantu Taldea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA