Jokoan, Euskal Herriko 4. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala

Noaua Aldizkaria 2018ko ira. 29a, 21:59

Abian da Euskal Herriko sagardo onena hautatzeko lehia. Larunbat iluntze honetan, frontoian ospatzen ari diren afaltzen ari den ondoko irudietako jende guztia epaile bihurtuko da gaurkoan. Haien puntuaketek erabakiko dute, nor den txapelduna. 19 herrietako 41 sagardotegi hasi ziren lehiatzen hilabete hasieran. Asteotan ospatu diren finalaurreko hiru saioren ostean, final handi honetara 12 baino ez dira heldu. Inork ez daki nortzuk diren gaurko afarirako sailkatu direnak.

Amaieran, txapelduna jakitearekin batera ezagutuko dira datu guztiok. Finalera heldutako sagardoak dastatuz ari dira afaltzen frontoian. Bertako produktuekin eginiko otordu ederra prestatu diete. Giro ezinhobea dute.

“1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu zituen orduko sagardogileen elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa. 2015eko txapelketa lehen harria izan zen, eta ordutik sistema hobetuz eta herri zein herritar desberdinak sagardoaren inguruan elkartuz lanean dihardugu”, horixe txapelketa honen antolatzaileen asmoa.

19 herrietako 41 sagardotegi lehian

1-Aburuza (Aduna)

2-Aginaga (Usurbil).

3-Akarregi (Hernani).

4-Alberro (Hernani).

5-Alorrenea (Astigarraga).

6-Añota (Azpeitia).

7-Araeta (Zubieta).

8-Astarbe (Astigarraga).

9-Astiazaran (Zubieta).

10-Beltzenia (Urruña).

11-Bereziartua (Astigarraga).

12-Calonge (Igeldo).

13-Eguzkitza (Tolosa).

14-Elutxeta (Urnieta).

15-Etxeberria (Astigarraga).

16-Eula (Urnieta).

17-Gaztañaga (Andoain).

18-Goikoetxea (Lizartza).

19-Iparragirre (Hernani).

20-Irigoien-Herrero (Astigarraga).

21-Itxas Buru (Hernani).

22-Izeta (Aia).

23-Larrarte (Astigarraga).

24-Larre Gain (Hernani).

25-Lizeaga (Astigarraga).

26-Oianume (Urnieta).

27-Oiarbide (Astigarraga).

28-Oiharte (Zerain).

29-Ola (Irun).

30-Olagi (Altzaga).

31-Ordo-Zelai (Oiartzun).

32-Otsua-enea (Hernani).

33-Petritegi (Astigarraga).

34-Rezola (Astigarraga).

35-Rufino (Hernani).

36-Satxota (Aia).

37-Setien (Urnieta).

38-Tximista (Ordizia).

39-Urdaira (Usurbil).

40-Uxarte (Zornotza).

41-Zabala (Aduna).

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA