Urrian murgildu berriak gara, eta honenbestez, Aginagara begira jartzeko ordua dugu. Ostegunean murgilduko dira San Praixkuetan. Urriaren 4tik 13ra, hamaika hitzordu antolatu ditu Jai Batzordeak. Hemen duzue egitarau osoa:
AGINAGAKO JAIAK 2018
Urriak 4, osteguna: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian, bertsolariek alaitua.
17:00 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin, txanpaina gure kontu!
Ondoren, poteoa eta buruhandi bizkor bizkorrak.
18:00 XVI. Gizonezkoen pilota finala.
19:30 Sardina eta sagardo dastaketa musikaz alaitua.
Bitartean, XXXVI. Toka Txapelketa herrikoia.
Urriak 5, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jokoen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo goxoa, mmm…
14:30 Umeen karaokea, eta noski, eguraldi bikaina gure zain.
16:00 Puzgarriak.
18:00 Txokolate banaketa eta buruhandi bizkor bizkorrak.
18:30 Ur zezenaren entzierroa, sagardotegitik irtengo da, prest?
Ondoren, apar festa!
22:00 “Oreina” filmaren proiekzioa Eliza Zaharrean.
Urriak 6, larunbata: Gora Herria Eguna
11:00 Txosna irekiera eta trikipoteoa hamaiketakoarekin Eliza Zaharrean.
12:30 2019an Aginagan ospatuko den eskola txikien festaren logoaren aurkezpena.
13:00 Kalejira Dj Bull-ek alaitua.
14:00 Herri bazkaria. Sarrerak salgai Aginaga Sagardotegian: helduek 25 euro eta haurrek 12 euro.
Ondoren, Elektropapo elektrotxaranga.
Afalorduan, bokatak txosnan.
22:00 Dj Bull frontoian. Sarrera: 12 euro.
23:00 Akelarre frontoian. Sarrera: 12 euro.
02:00 Gozategi frontoian.
04:00 Dj Bull eta Dj Elepunto, Eliza Zaharrean eta karpan goizaldera arte.
Urriak 7, igandea: Erronka Eguna
9:00 Tiro platoa.
17:00 Herriko dantzari txikien erakustaldia plazan.
17:30 Herritarren arteko herri kirolak, gazteak helduen kontra!
19:00 Piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.
19:30 Globo aerostatikoan igoerak egiteko aukera izango da plazan, alaa….
Urriak 12, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera soziedadetik, indarrak hartu ondoren.
12:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
15:00 Oilasko biltzaileen bazkaria frontoiko karpan.
17:30 Txan magoa.
18:30 Perkusio tailerra.
20:00 Patata tortila txapelketa.
21:00 Gazte afaria karpan.
22:00 Andoni Ollokiegi bakarlaria.
23:30 Oharkabe erromeria Eliza Zaharrean.
02:00 Dj Seymar.
Ondoren, Karaoke baldarra.
Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Molto-moto lasterketa.
13:00 Tira txinas jaurtiketa.
16:00 XXXVII. Mus Txapelketa Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.
17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.
19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.
24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.
04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.
07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!
Oharrak:
-Jubilatuen eskulanak ikusgai urriaren 4ean eta 7an goizez eta urriaren 4, 5, 6, eta 7an arratsaldez Apaizetxean.
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
Antolatzailea:Aginagako Jai Batzordea.