Urriko kultur agenda kalean

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 1a, 08:00

Bitan zatitu luteke argi, urrirako izango dugun kultur ekitaldien eskaintza. Lehen hamabostaldian Aginaga izango dugu hizpide nagusien artean, hilaren 4tik 13ra antolatu diren San Praixku jasekin. Eta bigarrenean, iaz bezala, sorterri guztietako usurbildarren bilgunea izaten den Mundualdia ospatuko dugu urriaren 20an aurten. Eguna bera Harria Hitz ibilbide gidatuaren edizioa berria ere antolatu da.

Hilabete honi lotutako hitzordu klasiko gehiago. Batetik, oinez eskualdeko bidezidorrak eta txokoak hobekiago ezagutzeko aukera ematen duen Buruntzaldeko Ibilbideen 11. Eguna urriaren 21ean, eta hiru egun beranduago Liburutegien Eguna. Eta Liburutegien Egun horretan, Arantxa Urretabizkaia izango dugu Sutegin, Bere “Bidean ikasia (1993-2016)” Hondarribiko alarde parekidean Urretabizkaiak bizitakoaz diharduen eleberria komentatuko da, Yolanda Arrietak zuzenduko duen ekitaldian.

Eta bi argazki erakusketa ditugu ate joka; bat Mundualdiaren testuinguruan antoaltu dutena, "Munduko hizkuntza gutxituak etxean". Bestea, Iñaki Agirresarobe usurbildarraren "Udazkeneko eguzki izpiak" izenekoa.

Urriko ekitaldi eta argibide gehiagoren berri duzue, Usurbilgo Udalak plazaratu berri duen kultur agendan: