19 herrietako 41 sagardotegi ziren lehiakideak. Irailaren 29an Usurbilen jokaturiko finalerako sailkatuak 12, eta 3 izan ziren sarituak. Euskal Herriko 4. Sagardo Txapelketa Herrikoian sarituak ondoko irudian dituzuen 228 lagunek erabaki zituzten, joan den larunbatean frontoian ospatu zen afariaren bueltan. Irailean zehar Beasainen, Oñatin, Goizuetan eta Urnietan ospaturiko finalaurrekoetan egin bezala, fase hartatik final handira heldutako 12 sagardoak dastatu eta puntuatzeko aukera izan zuten. Lehen hiru sailkatuek Hazi Fundazioaren eskutik, Eusko Label eta kalitatezko zigiulua duten produktu sorta bana, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen oroigarria eta Usurbilgo Udalaren eskutik, Usoa Zumetak egindako Jose Luis Zumetaren lanen serigrafiak.
Sailkapena
1-Gaztañaga (Andoain).
2-Aburuza (Aduna).
3-Irigoien-Herrero (Astigarraga).
Gainerako finalistak, hurrenkera alfabetikoan: Alberro (Hernani), Alorrenea (Astigarraga), Añota (Azpeitia), Astiazaran (Zubieta), Bereziartua (Astigarraga), Eguzkitza (Tolosa), Eula (Urnieta), Rufino (Azpeitia), Zabala (Aduna).
“1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu zituen orduko sagardogileen elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa. 2015eko txapelketa lehen harria izan zen, eta ordutik sistema hobetuz eta herri zein herritar desberdinak sagardoaren inguruan elkartuz lanean dihardugu”, horixe txapelketa honen antolatzaileen asmoa.
19 herrietako 41 sagardotegi lehian
1-Aburuza (Aduna)
2-Aginaga (Usurbil).
3-Akarregi (Hernani).
4-Alberro (Hernani).
5-Alorrenea (Astigarraga).
6-Añota (Azpeitia).
7-Araeta (Zubieta).
8-Astarbe (Astigarraga).
9-Astiazaran (Zubieta).
10-Beltzenia (Urruña).
11-Bereziartua (Astigarraga).
12-Calonge (Igeldo).
13-Eguzkitza (Tolosa).
14-Elutxeta (Urnieta).
15-Etxeberria (Astigarraga).
16-Eula (Urnieta).
17-Gaztañaga (Andoain).
18-Goikoetxea (Lizartza).
19-Iparragirre (Hernani).
20-Irigoien-Herrero (Astigarraga).
21-Itxas Buru (Hernani).
22-Izeta (Aia).
23-Larrarte (Astigarraga).
24-Larre Gain (Hernani).
25-Lizeaga (Astigarraga).
26-Oianume (Urnieta).
27-Oiarbide (Astigarraga).
28-Oiharte (Zerain).
29-Ola (Irun).
30-Olagi (Altzaga).
31-Ordo-Zelai (Oiartzun).
32-Otsua-enea (Hernani).
33-Petritegi (Astigarraga).
34-Rezola (Astigarraga).
35-Rufino (Hernani).
36-Satxota (Aia).
37-Setien (Urnieta).
38-Tximista (Ordizia).
39-Urdaira (Usurbil).
40-Uxarte (Zornotza).
41-Zabala (Aduna).