Itxura honekin esnatu zen igandean Txirinbolo jostailu denda; ataria, "Alde hemendik" zioen pintadarekin, atean diana bat marraztuta "alde" hitza zuela azpian, saltokiaren izenaren kartelaren zati bat ere margo gorriz estalia eta sarraila silikonarekin. Margoketok larunbatetik iganderako gauean izan ziren. "Guregatik hainbeste lan hartu, hainbeste ordu sartu, dena bolondres moduan...eta horrela bukatu behar du denda batek? Hain zaila da hitz egitea?", zioen Txirinboloko langileak sare sozialen bidez.
Iazko maiatzean, Herritzartu Elkarteak antolaturiko herri galdeketatik astebetera, egun Txirinbolo kokatua dagoen lokala erasotu zuten. Egoitza atarian zegoen galdeketari lotutako pankartari su eman zioten ezezagunek. Inguruan zebiltzan herritarren sua itzaltzeko ahalegin azkarrari esker ez zuen kalte material larririk eragin, nahiz sutea inguruko etxebizitzetara zabaltzeko arrisku handia izan zen.
Udal gobernuaren oharra
Txirinboloko dendan egin dituzten pintadak onartezintzat jo eta babesa adierazi dio udal gobernu taldeak, dendaren jabeari. "Ezer baino lehen, udal-gobernuak babesa adierazi nahi dio Txirinbolo dendako jabeari eta haren senideei, euren dendan azaldu diren mehatxuengatik, eta beharrezko laguntza eskaini dio. Halako erasoak onartezinak direla argi dugu eta tokiz kanpo daude".
OLYMPUS DIGITAL CAMERA