N-634 errepidea itxita egon da, auto batek su hartu ostean

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 1a, 11:12

Egunero eta eguneko edozein unetan auto-ilara luzeak ditugu asteotan N-634 errepidean, Troia eta Txikierdi arteko bide zatian egiten ari diren lanengatik. Langileak ez badira, semaforo batek kudeatzen du ibilgailuen joan etorria, erreil bat itxita baitago. Obra hauen eremutik hurbil susto handia izan da astelehen goiz honetan. Bide zati horretatik igarotzeko zain, Donostiarako noranzkoan zen auto batek su hartu baitu matxura mekaniko baten eraginez. 

N-634 errepidea guztiz itxi behar izan dute. Errepide honetan soilik ez, Zubieta eta Santuenea lotzen dituen herri bidean ere ilara luzeak izan dira. Eguerdi parterako jada errepidea ireki dute. Baina adi, suteak eraginiko arazoa konpondu arren, lanetan segitzen dute Troia-Txikierdi artean. 

Sutearen uneko ondoko argazkiak helarazi dizkigu Josu Portu herritarrak.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA