Andatza M.K.T.-ren Pirinioetako asteburu pasan izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 2a, 08:07

Urriko bigarren astebururako antolatu dute txangoa Pirinioetara. Urriaren 12tik 14ra,  "Hecho, Estanes, Aspe bailarak ezagutzera joango gara" iragarri dute. Izen ematea ixtear dute. Asteazken hau duzue apuntatzeko azken eguna. Adi ondoko xehetasunei:

Pirinioetara

Epea: urriak 12, 13, 14.

Zehaztasunak: “Hecho, Estanes, Aspe bailarak ezagutzera joango gara Pico de la Cuta, Bisaurin eta Aspe mendiak egiteko asmoz. Lizarako aterpean eta Canfranc-eko Sargantana aterpean ostatua hartuko dugu (pentsio erdia; afaria, loa eta gosaria).

Abiatzeko hitzordua: urriaren 12an, 06:30etan Oiardo Kiroldegitik.

Izen ematea: urriaren 3a baino lehen, Andatza M.K.T.-ren kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Prezioak:

-Andatzako bazkideek: 66 euro (FEDME gehigarria dutenak), 72 euro (FEDME gehigarria ez dutenak).

-Andatzako bazkideak ez direnek: 96 euro (FEDME gehigarria dutenak), 102 euro (FEDME gehigarria ez dutenak).

Oharrak:

-25 lagunentzako lekua egongo da. "Izen emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatza M.K.T.-ko bazkideek izango dute".

-Asteburu pasari buruzko xehetasunak, urriaren 10ean 19:00etan Sutegin egingo den bileran. "Ibilbidearen nondik norakoak eta argibideak emango dira".

-Andatza M.K.T.-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri, andatza@hotmail.com helbidean. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea".

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.

Datozen irteeren egutegia

-Urriak 12-13-14: 3 eguneko irteera Pirinioetara:

Urriaren 12an: Santa Ana-Gabardito-La Cuta-Lizara.

Urriaren 13an: Lizara-Bisaurin-Estanes-Candanchu.

Urriaren 14an: Candanchu-Aspe-Lizara.

-Azaroak 11: Otsondo-Bidarrai.

-Azaroak 22, 23, 25: Mendi Astea:

Azaroak 22, 23: proiekzioak Sutegin.

Azaroak 25: mendi irteera (Alkiza-Hernio-Asteasu).

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.