Gurasoentzako euskara klaseetan matrikulatzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 2a, 08:32

Astelehen honetan abiatu dute ikasturte berria Etumeta AEK euskaltegian. Oraindik orain matrikulazio epeak zabalik segitzen du halere. Besteak beste, gurasoentzako euskara ikasteko klaseak antolatu dituzte Udarregi Ikastolarekin eta Usurbilgo Udalarekin elkarlanean.

Guztira 100 orduko ikastaroa, urriaren 16an hasi eta maiatzera arte luzatuko dena. Astean bina orduko bi saio eskainiko dira arratsaldez. 2-12 urte arteko haurren gurasoek izango dute lehentasuna. Izen emateko azken eguna, urriaren 5a. Inskripzio orria Udarregi Ikastolan eskura daitezke eta beteta idazkaritzan edo euskaltegian utzi. Mailaketa-froga urriaren 10ean, 14:30-16:30 artean, Etumeta AEK euskaltegian. Prezioa; 100 euro. “Baina klaseen %80ra etorriz gero, matrikularen %100-eko diru-laguntza emango du Udalak, ikasturte amaieran, beti ere Udalaren diru-laguntza deialdiaren arabera”.

Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… Aukera zabala duzue Etumeta AEK euskaltegian. Informazio gehiago:

Nagusia, 43

607 609 379

usurbil@aek.eus

aek.eus

muntteri.blogspot.com.es

EMAKUMEENTZAKO AHALDUNTZE IKASTARO BERRIAK

Doako ikastaro berriak iragarri ditu Usurbilgo Udalak, udazken parterako:

-Biodantza ikastaroa: urriaren 5etik abenduaren 14ra. Ostiraletan, 16:45-18:15 artean Oiardo Kiroldegian. Irakaslea: Elen Kortaxarena Gesalaga.

-“Heltzeko plazerra- zahartzen ikasten”: urriaren 4tik abenduaren 20ra. Ostegunetan, 17:00-19:00 artean, Bake Epaitegi atzeko lokalean. Irakaslea: Pepa Bojo, psikologoa.

Oharra: ikastarootan usurbildarrek izango dute lehentasuna.

Izen emateko epea: urriaren 3ra arte.

Izen ematea (doan):

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailean

943 377 110

parekidetasuna@usurbil.eus

HITZ AHO-ren JOSTEKO TAILERRA

Udarregi Ikastolako Hitz Aho guraso elkarteak josketa tailerra antolatu du. LHko 1, 2 eta 3. mailako ikasleei zuzenduta dago eta tailerra ostiraletan izango da, arratsaldeko 16:30etik 18:00era. Urriaren 19an hasiko da ikastaroa eta azaroaren 30ean amaitu. Izen-ematea urriaren 11a bitarte egongo da zabalik. Email bidez egin behar da, hitzaho@udarregi.eus helbidera idatziz. Tailerraren kuota 20 eurokoa izango dira.

HAURREN BERTSO-ESKOLA 

Urrian abiatuko du ikasturte berria, LH 2, 3 eta 4. mailako ikasleei zuzendutako haurren bertso-eskolak. Saioak eguerditan izango dira, Udarregi Ikastolan, 13:30-14:30 artean. Urteko kuota, 65 euro. “Garaiz zaudete izena emateko”, gogorarazi dute Bota Punttubakoek. Inskripzioak bideratzeko deitu 608 768 539 (Josu) telefono zenbakira.

KANTU TALDEA

Gogoan izan Kantu Taldea astelehenero biltzen da entseguetarako 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan. Udako etenaldiaren ostean, irailaren 29an itzuli ziren plazara. Hurrengo kantu-jira urriaren 27an 12:30etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.

ESPERIENTZIA ESKOLA

55 urtetik gorako usurbildarrei zuzendutako doako hezkuntza eskaintzan izen emateko epea zabalik dago jada. Matrikulatzeko joan Gizarte Zerbitzuen egoitzara edo deitu 943 377 110 telefono zenbakira.

DANTZA IKASTARO BERRIAK 

Helduei zuzendutako estilo ezberdinetako dantza ikastaro laburrak antolatu ditu Orbeldi D.T.-k. Ikastarootan izen emateko epea zabalik egongo da, ikastarook hasi aurreko hilabeteko azken egunera arte:

-Flamenkoa: urriaren 5ean, 19an eta 26an. Irakaslea: Junkal Martin.

-Hip-hop: azaroaren 9an, 16an eta 23an. Irakaslea: Sergio Nguema.

-Sabel dantza: azaroaren 29an, abenduaren 14ean eta 21ean. Irakaslea: Warda Mallal.

Prezioak:

-Ikastaro bakoitza 15 euro.

-Ikastaro guztietan izena emanda, 35 euro.

Izen ematea:

orbeldi.udt@gmail.com

Ostegunetan 19:00-21:00 artean, Oiardo Kiroldegiko dantza gelan.

IKASTARO BERRIAK KZGUNERA

Urrian 16:00-20:00 artean zabalduko dute KzGunea. Segidan, datozen ikastaroen berri:

-Urriak 1-9, 18:00-20:00 “Smarphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.

-Urriak 10-11, 18:00-20:00 “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez”.

-Urriak 15-18, 18:00-20:00 “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu”.

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37.

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net