Ikasturte berriko plangintza aurkezteko guraso bilera deitu du Ziortza Gazte Elkarteak urriaren 10erako (asteazkena) arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. 2018-19 denboraldirako lehenengo saioen ordutegiak ere finkatu ditu bilguneak. Hemen dituzue:
-DBH 1-2: urriak 19 (ostirala), 20:00.
-DBH 3: urriak 19 (ostirala), 20:30.
-DBH 4: urriak 26 (ostirala), 21:00.
-Jubenilak: urriak 19 (ostirala), 21:00.
Gaztelekuak ikasturte berria martxan
Irailaren 22an abiatu zuen ikasturte berria Gaztelekuak. Honako ordutegia izango du aurten:
-Astelehenak: 16:30-18:00 DBH 3-4. 18:00-19:30 Guztiak.
-Ostegunak: 16:30-18:00 DBH 2. 18:00-19:30 Guztiak.
-Larunbatak: 16:00-17:30 DBH 1. 17:30-19:00 Guztiak.
Informazio gehiago: 943 371 050 / gaztelekua@usurbil.eus