Pentsiodunen martxa gaur, Ingemar ondotik

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 4a, 05:55

Urriaren 1eko Pertsona Helduen Nazioarteko Egunaren bueltan, hainbat mobilizazio deitu dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Gipuzkoan, urriaren 6an deitu dute belaunaldi artekoa izan nahi duen herrialde mailako manifestazioa Donostian. 17:30etan abiatuko da Alderdi-Ederretik. “Ez diezazutela pentsiorik lapurtu”, aldarriarekin herritarrak mobilizatzera deitzen diu Adineko Elkarteen Plataforma eta Gipuzkoako Pentsiodunen Mugimenduak.

Aurrez, eskualdeetan ere hainbat dinamika iragarri dira. Horien artean, Gipuzkoako Pentsionisten Birarekin bat egin dute herriko jubilatu elkarteek (Usurbilgo Gure Pakeak, Santueneko Gure Elkarteak eta Aginagako Arratek). Usurbildik Lasartera martxa iragarri dute ostegun honetarako, urriak 4.

Usurbildik Lasartera

Ostegun goizeko (urriak 4) 10:30etan finkatu dute biltzeko hitzordua, Ingemar alboko errotondan. Handik oinez udaletxera joko dute. Udaletxean bizi duin baten aldeko eskaerak erregistratuko dituzte. Eta handik Troiara. Urte hasieran aurkeztu zen "Puntu beltzik ez" Usurbil seguru eta jasangarri baten alde lanean diharduen herri plataforma batuko zaie eta taldeko argazkia aterako dute, N-634 errepideko puntu beltz horretan. 

Lasarte-Oria aldera joango dira gero. Usurbilen egin bezala, bizi duin baten aldeko eskaerak erregistratuko dituzte aipatu udalerri horretan ere. Goiza borobiltzeko, Aginaga Sagardotegian bilduko dira bazkaritarako. Otordurako izena aurrez eman beharko da Artzabalen, Gure Pakea Elkartearen bulegoan. Hemen duzue, urriaren 4ko deialdiekin argitara eman duten kartela: