Txupinazorako indarberritzen, Aginaga Sagardotegiko hamaiketako ederrarekin

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 4a, 14:09

Urriak 4 ditu gaur, egun handia Aginagan. Egutegian gorriz, edo egokiago esatekotan, urdinez seinalatua dute aginagarrek San Praixku egun hau. Jaien abiapuntua izango da aurtengoan. Ostegun arratsalde honetan, 17:00etan emango diote hasiera ofiziala, Eliza Zaharraren atariko balkoitik jaurtiko duten txupinazoarekin. Baina ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan, jubilatuak festa giroan dira jada! Bertsolariek girotu duten goizeko meza nagusiaren ostean, Aginaga Sagardotegian bildu dira. Urtero moduan, hamaiketako oparo bezain ederra zerbitzatu diete. Zapore ezinhobea darie San Praixkuei!

AGINAGAKO JAIAK 2018

Urriak 4, osteguna: San Praixku Eguna

17:00 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin, txanpaina gure kontu!

Ondoren, poteoa eta buruhandi bizkor bizkorrak.

18:00 XVI. Gizonezkoen pilota finala.

19:30 Sardina eta sagardo dastaketa musikaz alaitua.

Bitartean, XXXVI. Toka Txapelketa herrikoia.

Urriak 5, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Umeen jokoen hasiera.

13:00 Umeen bazkari goxo goxoa, mmm…

14:30 Umeen karaokea, eta noski, eguraldi bikaina gure zain.

16:00 Puzgarriak.

18:00 Txokolate banaketa eta buruhandi bizkor bizkorrak.

18:30 Ur zezenaren entzierroa, sagardotegitik irtengo da, prest?

Ondoren, apar festa!

22:00 “Oreina” filmaren proiekzioa Eliza Zaharrean. Koldo Almandoz zuzendariaren parte hartzearekin.

Urriak 6, larunbata: Gora Herria Eguna

11:00 Txosna irekiera eta trikipoteoa hamaiketakoarekin Eliza Zaharrean.

12:30 2019an Aginagan ospatuko den eskola txikien festaren logoaren aurkezpena.

13:00 Kalejira Dj Bull-ek alaitua.

14:00 Herri bazkaria. Sarrerak salgai Aginaga Sagardotegian: helduek 25 euro eta haurrek 12 euro.

Ondoren, Elektropapo elektrotxaranga.

Afalorduan, bokatak txosnan.

22:00 Dj Bull frontoian. Sarrera: 12 euro.

23:00 Akelarre frontoian. Sarrera: 12 euro.

02:00 Gozategi frontoian.

04:00 Dj Bull eta Dj Elepunto, Eliza Zaharrean eta karpan goizaldera arte.

Urriak 7, igandea: Erronka Eguna

9:00 Tiro platoa.

17:00 Herriko dantzari txikien erakustaldia plazan.

17:30 Herritarren arteko herri kirolak, gazteak helduen kontra!

19:00 Piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.

19:30 Globo aerostatikoan igoerak egiteko aukera izango da plazan, alaa….

Urriak 12, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera soziedadetik, indarrak hartu ondoren.

12:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.

15:00 Oilasko biltzaileen bazkaria frontoiko karpan.

17:30 Txan magoa.

18:30 Perkusio tailerra.

20:00 Patata tortila txapelketa.

21:00 Gazte afaria karpan.

22:00 Andoni Ollokiegi bakarlaria.

23:30 Oharkabe erromeria Eliza Zaharrean.

02:00 Dj Seymar.

Ondoren, Karaoke baldarra.

Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna

12:00 Molto-moto lasterketa.

13:00 Tira txinas jaurtiketa.

16:00 XXXVII. Mus Txapelketa Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).

16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.

17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.

19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.

24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.

04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.

07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!

Oharrak:

-Jubilatuen eskulanak ikusgai urriaren 4ean eta 7an goizez eta urriaren 4, 5, 6, eta 7an arratsaldez Apaizetxean.

-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.

-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

Antolatzailea:Aginagako Jai Batzordea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA