Gipuzkoako Pentsiodunen Birarekin bat eginez, pentsio duinen aldeko martxa egin dute goizean Usurbildik Lasartera. Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek deituta, Ingemarretik abiatu, Kaxkoa zeharkatu eta Kalezarretik Troiara jaitsi eta N-634 errepidea zeharkatuz, Lasarterantz jo dute.
Bidean, iragarria zuten moduan, hainbat geldialdi egin dituzte; lehenengoa Usurbilgo udaletxean. Bizi duin baten aldeko eskaerak biltzen zituen gutuna helarazi diote Usurbilgo alkate Xabier Arregiri, udalbatzak aztertu eta bozkatu dezan.
Troian egin dute bigarren geldialdia, N-634 errepideko zonalde honetako pasabidean, herriko puntu beltzetako batean. Puntu Beltzik Ez! Usurbil seguru eta jasangarriaren alde lanean diharduen herri plataformak, gaurko martxarekin bat egin eta bilgunen honen aldarria N-634 errepidera zabaldu dute, errepidea bera moztuz.
Irudiotan jaso dugu goizeko martxak eman duena:
https://youtu.be/_3yPn28-_1A
https://youtu.be/RltMFHOPHco
OLYMPUS DIGITAL CAMERA