Larunbatean aurkeztuko du Aginagak, 2019ko Eskola Txikien Festarako logoa

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 5a, 10:40

Ikasturte berezia dute honakoa Aginagako Eskolakoek. Gogoan izan, 2019ko Eskola Txikien Festa Aginagan ospatuko da. Eguna finkatua dute, ekainaren 9an izango da jaialdia. Prestaketa lanak martxan dituzte jada. Jendaurreko lehen ekitaldia festetarako iragarri dute. Urtebete barru ospatuko duten jaialdiko irudi edo logotipoa aurkeztuko dute larunbat honetan bertan, urriaren 6an, 12:30etan.

Aginagako festen baitan izango da, "Gora Herria" egunez. Trikipoteoaren ostean eta frontoian ospatuko den herri bazkariaren aurretik. Bazkaritarako txartelak Agianga Sagardotegian eskuratu beharko dira aurrez. Helduenak 25 eurotan, haurrenak 12 euroren truke.

Laguntza bilketa

Hurrengo ekaineko festa handi honi begirako laguntza biltzen ariko da eskolako guraso elkartea Aginagan abiatu berri dituzten San Praixku hauetan. Hurrengo bi larunbatetan, kontzertu gau handien aurretik, mokadutxoa Aginagan janez gero, Eskola Txikia laguntzeko aukera izango duzue. Gurasoak bokatak sukaldatu eta saltzen ariko dira afalorduan, urriaren 6an eta 13an. 

AGINAGAKO JAIAK 2018

Urriak 5, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Umeen jokoen hasiera.

13:00 Umeen bazkari goxo goxoa, mmm…

14:30 Umeen karaokea, eta noski, eguraldi bikaina gure zain.

16:00 Puzgarriak.

18:00 Txokolate banaketa eta buruhandi bizkor bizkorrak.

18:30 Ur zezenaren entzierroa, sagardotegitik irtengo da, prest?

Ondoren, apar festa!

22:00 “Oreina” filmaren proiekzioa Eliza Zaharrean.

Urriak 6, larunbata: Gora Herria Eguna

11:00 Txosna irekiera eta trikipoteoa hamaiketakoarekin Eliza Zaharrean.

12:30 2019an Aginagan ospatuko den eskola txikien festaren logoaren aurkezpena.

13:00 Kalejira Dj Bull-ek alaitua.

14:00 Herri bazkaria. Sarrerak salgai Aginaga Sagardotegian: helduek 25 euro eta haurrek 12 euro.

Ondoren, Elektropapo elektrotxaranga.

Afalorduan, bokatak txosnan.

22:00 Dj Bull frontoian. Sarrera: 12 euro.

23:00 Akelarre frontoian. Sarrera: 12 euro.

02:00 Gozategi frontoian.

04:00 Dj Bull eta Dj Elepunto, Eliza Zaharrean eta karpan goizaldera arte.

Urriak 7, igandea: Erronka Eguna

9:00 Tiro platoa.

17:00 Herriko dantzari txikien erakustaldia plazan.

17:30 Herritarren arteko herri kirolak, gazteak helduen kontra!

19:00 Piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.

19:30 Globo aerostatikoan igoerak egiteko aukera izango da plazan, alaa….

Urriak 12, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera soziedadetik, indarrak hartu ondoren.

12:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.

15:00 Oilasko biltzaileen bazkaria frontoiko karpan.

17:30 Txan magoa.

18:30 Perkusio tailerra.

20:00 Patata tortila txapelketa.

21:00 Gazte afaria karpan.

22:00 Andoni Ollokiegi bakarlaria.

23:30 Oharkabe erromeria Eliza Zaharrean.

02:00 Dj Seymar.

Ondoren, Karaoke baldarra.

Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna

12:00 Molto-moto lasterketa.

13:00 Tira txinas jaurtiketa.

16:00 XXXVII. Mus Txapelketa Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).

16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.

17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.

19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.

24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.

04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.

07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!

Oharrak:

-Jubilatuen eskulanak ikusgai urriaren 4ean eta 7an goizez eta urriaren 4, 5, 6, eta 7an arratsaldez Apaizetxean.

-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.

-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

Antolatzailea:Aginagako Jai Batzordea.