Erraustegia eta metroa geldiaraztea galdegin dute Donostian, Alternatiba Tourrari egin dioten harrera ekitaldian

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 5a, 20:23

Ekainaren 9an Parisen abiatu, 200 etapa osatu, 5.800 kilometro egin eta bost herrialde zeharkatu ostean heldu da ostiral arratsalde honetan Donostiara, Alternatiba Tourra bizikleta martxa, "Aldatu dezagun sistema, ez klima!" lemapean. Klima ez, sistema aldatu eta bestelako alternatiben aldeko aldarria zabaldu dute bide osoan zehar. Larunbat honetan Baionan helmugaratu eta Alternation Herria ekimena ospatu aurretik, Donostian egin diete harrera, Gipuzkoako Foru Aldundi atarian, Gipuzkoa plazan.

"Ongi etorri Alternatiba Tourreko lagunak!" adierazi diete. Bidean zehar egin dituzten geldialdietan, egungo sistema aldatzeko. proiektu kaltegarrien aurkako borrokan edota alternatiba eraldatzaileen alde lanean ari diren tokian tokiko eragile eta herri mugimenduekin elkartu izan dira. 

Donostian aurreikusiak dauden etorkizuneko bi proiektu salatu dituzte; "interes ekonomikoen mende dauden soluzio faltsu" gisa definitu dituzten metroa eta erraustegia.

"Zubietan eraikitzen ari diren errauskailuaz zer esan? Aldaketa klimatikoa eragiten duten gas igorle nagusian bilakatuko da, baita osasunarentzat zein ingurumenarentzat kaltegarriak diren sustantzia toxikoen igorle ere. Baina ez hori bakarrik, era berean hondakinen birziklapen eraginkor baterako eta kudeaketa arrazionalago baterako bidean ere oztopo da. Beraz, hemendik deialdi bat Gipuzkoako Foru Aldundiari. Alferrikako azpiegitura kutsakor eta garestia eraikitzeari utz diezaiola eta jarri ditzala indarrak birziklapen emaitza hobeak lortzeko", adierazi dute.

Metroari dagokionez adierazi dutenez, "egungo garraio publikoko sare guztiaren aprobetxamenduan eta hobekuntzan oinarritutako alternatibak sustatu ordez, jendartean desadostasun zabala pizten duten behargabeko azpiegitura lar handien inposaketaren adibide biribila delako. Beraz, entzun gaitzatela Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, ez dugula metroaren pasanterik nahi, ezta behar ere".

Ekonomia solidario eta eraldatzailearen bidean lanean ari diren ekimen eta eragileak goraipatu dituzte. " Jarrai deagun bakoitzak bere esparrutik eta elkarlanean alternatibak sortzen", deitu dute, asteburuko Baionako Alternatiben Herrira joateko gonbita zabaltzearekin batera. 

Informazio gehiago: bizimugi.eu / alternatiba.eu

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA