Pentsio duinen aldeko larunbateko Donostiako manifestaziora joateko deia Usurbildik

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 5a, 20:00

Gipuzkoako Pentsiodunen Birarekin bat eginez, pentsio duinen aldeko martxa egin zuten ostegun goizean Usurbildik Lasartera. Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek deituta, Ingemarretik abiatu, Kaxkoa zeharkatu eta Kalezarretik Troiara jaitsi eta N-634 errepidea zeharkatuz, Lasarterantz jo zuten.

Bidean, iragarria zuten moduan, hainbat geldialdi egin zituzten; lehenengoa Usurbilgo udaletxean. Bizi duin baten aldeko eskaerak biltzen zituen gutuna helarazi zioten Usurbilgo alkate Xabier Arregiri, udalbatzak aztertu eta bozkatu dezan.

Trotan egin zuten bigarren geldialdia, N-634 errepideko zonalde honetako pasabidean, herriko puntu beltzetako batean. Puntu Beltzik Ez! Usurbil seguru eta jasangarriaren alde lanean diharduen herri plataformak, atzoko martxarekin bat egin eta bilgunen honen aldarria N-634 errepidera zabaldu zuten, errepidea bera moztuz.

Irudiotan jaso dugu urriaren 4ko martxak emandakoa.

Manifestazioa larunbatean Donostian

Belaunaldi artekoa izan nahi duen herrialde mailako manifestazioa deitu dute pentsiodunek larunbaterako (urriak 6) Donostian. 17:30etan abiatuko da Alderdi-Ederretik. “Ez diezazutela pentsiorik lapurtu”, aldarriarekin herritarrak mobilizatzera deitzen ditu Adineko Elkarteen Plataforma eta Gipuzkoako Pentsiodunen Mugimenduak.

https://youtu.be/_3yPn28-_1A

https://youtu.be/RltMFHOPHco

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA