Goizetik hasi dira gaueko kontzertuko muntaia lanak Aginagan

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 6a, 14:40

'Gora Herria Eguna' ospatzen ari dira gaur Aginagan.  Goizetik hasi dira gaueko kontzertuko muntaia lanak. Eguerdian, Aginagako eskolako ikasleak izan dira protagonistak. Datorren urtean bertan ospatuko da Gipuzkoako Eskola Txikien eguna eta dantza eginez aurkeztu dute festako logotipoa. 

Hau da gaurko agendak dakarrena: 

14:00 Herri bazkaria. Sarrera: helduek 25 euro eta haurrek 12. Aginagako sagardotegian salgai.

Ondoren, Elektropapo elektrotxaranga.

Afalorduan, bokatak txosnan.

22:00 Dj Bull frontoian. 

23:00 Akelarre frontoian. 

02:00 Gozategi frontoian.

04:00 Dj Bull eta Dj Elepunto, Eliza Zaharrean eta karpan goizaldera arte.