"Oreina" ezagutzeko ikusmin handia bart, Aginagako Eliza Zaharrean

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 6a, 17:04

Donostiako Zinemaldian aurkeztu, Euskal Herriko zine aretoetara jauzi egin eta astebetera, Aginagako jaietan estreinatu dute bart "Oreina"; iaz, urte garai honetan, errio bueltan grabatu zuten filma. Ondoko argazkian ikus dezakezue Eliza Zaharrean sortu zuen ikusmina. Erabilera anitzeko gunea, goraino bete zen. 

Filmeko lan taldearen ordezkaritza bat ere proiekziora bertaratu zen. Tartean, Koldo Almandoz zuzendaria bera eta filmeko protagonista, "Khalil", Laulad Ahmed Saleh alegia. Pozik eta esker oneko agertu ziren aginagarren aurrera. "Eskerrak zuei, areto honetan ikusteak guri sekulako ilusioa egiten baitigu. Eskertu jarritako erraztasun guztiak, guretzat plazerra izan zen, denak erraztasunak izan ziren".

Proiektatzear ziren filmeko xehetasun askorik eman beharrik ez zuten izan, aurrean zituzten aginagarren bizitoki, edota etxe nahiz errio inguruetan grabatzen aritu baitziren iaz. Hein handi batean, Aginagan grabatua dago "Oreina". "Zuek ziurrenik guk baino hobeto ezagutzen duzue pantailan ikusiko duzuena", zioen Almandozek bertaratu zirenei. Halere filma ikusteko modu argi batez gozatzera gonbidatu zituen aginagarrak. "Pelikulek bere kasa hitz egin behar dute, utzi zuen burua errioan barneratzen". 

"Oreina" eta Aginaga, mundura

Donostiako Zinemaldian eskaini zuten lehen aldiz. Zine aretoetan ikusgai dago jada. Aginagan atzo estreinatu zuten. Aginagako irudiak hedatzen segi asmo du etorkizunean "Oreina" filmeko lan taldeak. "Gure asmoa munduan zehar irudi hauek zabaltzea da. Bertako errioa eta ingurua", adierazi zien atzoko proiekzioaren aurretik Almandozek, aginagarrei. 

AGINAGAKO JAIAK 2018

Urriak 6, larunbata: Gora Herria Eguna

Ondoren, Elektropapo elektrotxaranga.

Afalorduan, bokatak txosnan.

22:00 Dj Bull frontoian. Sarrera: 12 euro.

23:00 Akelarre frontoian. Sarrera: 12 euro.

02:00 Gozategi frontoian.

04:00 Dj Bull eta Dj Elepunto, Eliza Zaharrean eta karpan goizaldera arte.

Urriak 7, igandea: Erronka Eguna

9:00 Tiro platoa.

17:00 Herriko dantzari txikien erakustaldia plazan.

17:30 Herritarren arteko herri kirolak, gazteak helduen kontra!

19:00 Piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.

19:30 Globo aerostatikoan igoerak egiteko aukera izango da plazan, alaa….

Urriak 12, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera soziedadetik, indarrak hartu ondoren.

12:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.

15:00 Oilasko biltzaileen bazkaria frontoiko karpan.

17:30 Txan magoa.

18:30 Perkusio tailerra.

20:00 Patata tortila txapelketa.

21:00 Gazte afaria karpan.

22:00 Andoni Ollokiegi bakarlaria.

23:30 Oharkabe erromeria Eliza Zaharrean.

02:00 Dj Seymar.

Ondoren, Karaoke baldarra.

Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna

12:00 Molto-moto lasterketa.

13:00 Tira txinas jaurtiketa.

16:00 XXXVII. Mus Txapelketa Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).

16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.

17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.

19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.

24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.

04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.

07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!

Oharrak:

-Jubilatuen eskulanak ikusgai urriaren 4ean eta 7an goizez eta urriaren 4, 5, 6, eta 7an arratsaldez Apaizetxean.

-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.

-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

Antolatzailea:Aginagako Jai Batzordea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA