Agur jendetsua Akelarreri, Aginagako jaietan

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 7a, 10:43

Bart gauean Aginagako jaietan izan zirenek ez dute berehalakoan ahaztuko bart San Praixkuetan bizitakoa. Agur historiko baten lekuko zuzenak izan ziren. Frontoi txiki utzi zuten, Akelarreren agurreko kontzertura bertaratu zirenek. Emozio handiz entzun zituzten azken aldiz, Akelarreren zuzeneko abestiek. Gozategi eta dj-ekin goizera arte segi du parranda giroak. Jendetza mugiarazi duen parranda gauaren biharamun honetan, Erronka Eguna Aginagan!

AGINAGAKO JAIAK 2018

Urriak 7, igandea: Erronka Eguna

17:00 Herriko dantzari txikien erakustaldia plazan.

17:30 Herritarren arteko herri kirolak, gazteak helduen kontra!

19:00 Piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.

19:30 Globo aerostatikoan igoerak egiteko aukera izango da plazan, alaa….

Urriak 12, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera soziedadetik, indarrak hartu ondoren.

12:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.

15:00 Oilasko biltzaileen bazkaria frontoiko karpan.

17:30 Txan magoa.

18:30 Perkusio tailerra.

20:00 Patata tortila txapelketa.

21:00 Gazte afaria karpan.

22:00 Andoni Ollokiegi bakarlaria.

23:30 Oharkabe erromeria Eliza Zaharrean.

02:00 Dj Seymar.

Ondoren, Karaoke baldarra.

Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna

12:00 Molto-moto lasterketa.

13:00 Tira txinas jaurtiketa.

16:00 XXXVII. Mus Txapelketa Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).

16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.

17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.

19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.

24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.

04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.

07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!

Oharrak:

-Jubilatuen eskulanak ikusgai urriaren 4ean eta 7an goizez eta urriaren 4, 5, 6, eta 7an arratsaldez Apaizetxean.

-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.

-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

Antolatzailea:Aginagako Jai Batzordea.