Atsedenaldi betean dira Aginagako jaiak. Lehen asteburu mugitu eta jendetsuaren ostean, San Praixkuen bigarren eta azken txanpari begira. Oilasko biltzaileekin itzuliko dira ostiralean, urriaren 12an. Bezperan ospakizunik izango ez denez, belaunaldi ezberdinetako aginagarrak animatu nahi dituzte goizeko 6:00etan Atarialde Elkartetik abiatuko den kalejirara.
Beteranoak goizaldetik hasiko den etxez etxeko birara, eta gaztetxo eta gurasoak eguerdi partetik aurrera. 12:00etan Mapilen jarri dute, belaunaldi arteko topaketan biltzeko hitzordua. “Ohitura galdu ez dadin, transmisio lana egiteko egun polita da. Haurrei ilusioa egiten die”, adierazi diote NOAUA!ri Aginagako Jai Batzordetik.
Haur, gazte nahiz heldu, oilasko biltzera animatzen dute.
AGINAGAKO JAIAK
Urriak 12, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera soziedadetik, indarrak hartu ondoren.
12:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
15:00 Oilasko biltzaileen bazkaria frontoiko karpan.
17:30 Txan magoa.
18:30 Perkusio tailerra.
20:00 Patata tortila txapelketa.
21:00 Gazte afaria karpan.
22:00 Andoni Ollokiegi bakarlaria.
23:30 Oharkabe erromeria Eliza Zaharrean.
02:00 Dj Seymar.
Ondoren, Karaoke baldarra.
Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Molto-moto lasterketa.
13:00 Tira txinas jaurtiketa.
16:00 XXXVII. Mus Txapelketa Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.
17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.
19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.
24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.
04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.
07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!
Oharrak:
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.
https://youtu.be/UAN1f88tQ9o
https://youtu.be/GZ9PzLEn8vY
https://youtu.be/XCyMcu3l9mw
https://youtu.be/m6uqB7M20YA
https://youtu.be/EALwH1d9rSQ
https://youtu.be/1eZLmawYeCI
OLYMPUS DIGITAL CAMERA