Harria Hitz, ibilbide gidatua urriaren 20ko Mundualdi egunean

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 9a, 10:18

Tarteka Usurbilen antolatu diren ibilbide gidatuen edizio berri bat ospatuko da, Mundualdi egunean, urriaren 20an. Gogoan izan, herritik barrena egingo den ibilaldirako izena aurrez eman behar da. Lagun kopuru mugatu batentzako lekua egongo da.

Urriak 20, larunbata

Harria Hitz, ibilbide gidatua: Usurbil eta Euskal Kultura garaikidea 

10:00 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean, frontoitik abiatuta.

11:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokoa.

12:35 Zumeta Arte Estudioa.

"Usurbilen inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda eta inon baino hobeto islatzen da eztanda horren ondorena. Honen adibide garbia dira bertako herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementu (eskultura, mural, plaza...). Elementu horien bitartez Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutuko dugu, euskal tradizioa eta modernitatea bidai lagun bihurtuz".

Izen ematea, aurrez: 688 818 017 edo info@kultour.pro

Oharra: plaza kopuru mugatua.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.