Sorterri guztietako usurbildarren bilgune izan ohi den Mundualdia bueltan datorkigu urriaren 20an. Girotzeko, hainbat ekimen antolatu ditu herritar talde batek eta Udalak hurrengo asterako:
Urriak 17-21, asteazkenetik igandera
Argazki erakusketa Sutegiko aretoan: “Munduko hizkuntza gutxituak etxean”.
“Garabide Elkarteak gonbidatuta, hizkuntza gutxituetako hiztun diren hogei indigena egongo dira Euskal Herrian aurtengo iraila bukaeratik abendura “Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu” Ikastaroaren IV. edizioan. Usurbilgo Udalaren laguntzaz gauzatzen ditugun hizkuntza lankidetzako proiektuetako bat da ikastaroa, baina, Euskal Herritik kanpo ere bide luzea egiten ari gara. Hain zuzen ere, hizkuntza komunitate horietara hurbiltzeko argazki erakusketa bat osatu dugu Mundualdia jaialdiaren baitan, leiho bat ireki nahi dugu mundura, elkarrengandik asko baitaukagu ikasteko”.
Urriak 17, asteazkena
19:00 Sutegiko erakustaretoan: “Gaurko migrazio mugimenduak xenofobia eta elkartasuna” SOS Arrazakeria eta Amher elkartea.
Urriak 20, larunbata
Mundualdia frontoian:
12:00 Alkatearen agurra.
13:30 Jakien dastaketa.
16:00 Gaztelekuaren ekimena.
19:30 Olana Liss taldearen kontzertua.
Urriak 21, igandea
18:00 “La mochila invisible” dokumentalaren proiekzioa Sutegiko auditorioan, Bidez Bide elkartearen eskutik. Hizkuntza: gaztelania.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.