Ikasturte berriko plangintza aurkeztuko du gaur Ziortza G.E.-k Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 10a, 11:00

Ikasturte berriko plangintza aurkezteko guraso bilera deitu du Ziortza Gazte Elkarteak asteazken honetarako, urriaren 10erako (asteazkena) arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. 2018-19 denboraldirako lehenengo saioen ordutegiak ere finkatu ditu bilguneak. Hemen dituzue:

-DBH 1-2: urriak 19 (ostirala), 20:00.

-DBH 3: urriak 19 (ostirala), 20:30.

-DBH 4: urriak 26 (ostirala), 21:00.

-Jubenilak: urriak 19 (ostirala), 21:00.

Gaztelekuak ikasturte berria martxan

Irailaren 22an abiatu zuen ikasturte berria Gaztelekuak. Honako ordutegia izango du aurten:

-Astelehenak: 16:30-18:00 DBH 3-4. 18:00-19:30 Guztiak.

-Ostegunak: 16:30-18:00 DBH 2. 18:00-19:30 Guztiak.

-Larunbatak: 16:00-17:30 DBH 1. 17:30-19:00 Guztiak.

Informazio gehiago: 943 371 050 / gaztelekua@usurbil.eus