Pirinioetako asteburu pasari buruzko argibideak, Andatza M.K.T.-k gaurko deitua duen bileran

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 10a, 11:04

Pirinioetara txangoa antolatu du Andatza M.K.T.-k asteburu honetarako, urriaren 12tik 14ra,  "Hecho, Estanes, Aspe bailarak ezagutzera joango gara" iragarri dute. Izen ematea urriaren 3an itxi zuten. Ordura arte izena eman zuten mendizaleekin biltzekoa da antolakuntza asteazken honetan (urriak 10) 19:00etan Sutegin deitu duen bileran.

Pirinioetara

Epea: urriak 12, 13, 14.

Zehaztasunak: “Hecho, Estanes, Aspe bailarak ezagutzera joango gara Pico de la Cuta, Bisaurin eta Aspe mendiak egiteko asmoz. Lizarako aterpean eta Canfranc-eko Sargantana aterpean ostatua hartuko dugu (pentsio erdia; afaria, loa eta gosaria).

Abiatzeko hitzordua: urriaren 12an, 06:30etan Oiardo Kiroldegitik.

Izen ematea: itxita.

Oharrak:

-Asteburu pasari buruzko xehetasunak, urriaren 10ean 19:00etan Sutegin egingo den bileran. "Ibilbidearen nondik norakoak eta argibideak emango dira".

-Andatza M.K.T.-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri, andatza@hotmail.com helbidean. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea".

Datozen irteeren egutegia

-Urriak 12-13-14: 3 eguneko irteera Pirinioetara:

Urriaren 12an: Santa Ana-Gabardito-La Cuta-Lizara.

Urriaren 13an: Lizara-Bisaurin-Estanes-Candanchu.

Urriaren 14an: Candanchu-Aspe-Lizara.

-Azaroak 11: Otsondo-Bidarrai.

-Azaroak 22, 23, 25: Mendi Astea:

Azaroak 22, 23: proiekzioak Sutegin.

Azaroak 25: mendi irteera (Alkiza-Hernio-Asteasu).

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.