Berrikuntza ugari dakartzate Aginagako jaiek, azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 10a, 11:05

Aste erdira heltzear garen honetan, atsedenaldian segitzen dute Aginagako San Praixkuek, bigarren eta azken txanpari begira. Bi festa egun dituzte ospatzeke: urriaren 12 eta 13ko jai egunak. Eta hainbat hitzordu berri iragarri dituzte astebururako. Perkusio tailerra, Txan magoaren bisita ostiralean. Tira-txinas jaurtiketa eta partxis lehiaketa, iaz egin zuten Molto-moto lasterketarekin batera larunbatez.

Hitzorduok aurrez ospatu izan dituzten beste ekitaldi guztiokin batera borobilduko dituzte aurtengo Aginagako jaiak:

AGINAGAKO JAIAK

Urriak 12, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera soziedadetik, indarrak hartu ondoren.

12:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.

15:00 Oilasko biltzaileen bazkaria frontoiko karpan.

17:30 Txan magoa.

18:30 Perkusio tailerra.

20:00 Patata tortila txapelketa.

21:00 Gazte afaria karpan.

22:00 Andoni Ollokiegi bakarlaria.

23:30 Oharkabe erromeria Eliza Zaharrean.

02:00 Dj Seymar.

Ondoren, Karaoke baldarra.

Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna

12:00 Molto-moto lasterketa.

13:00 Tira txinas jaurtiketa.

16:00 XXXVII. Mus Txapelketa Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).

16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.

17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.

19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.

24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.

04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.

07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!

Oharrak:

-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.

-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.