Espainiako Kontuen Auzitegia Ainhoa Intxaurrandietaren eta Iñaki Errazkinen alde agertu da

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 10a, 18:03

ARGIA-k ezagutzera eman duenez, epaitegiek arrazoia eman diete Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandietari eta ingurumeneko foru diputatu ohi Iñaki Errazkini. Erraustegia geratzeko hartu zuten erabakia ez zen delitua izan.

Apirilaren 12an epaitu zituzten Intxaurrandieta eta Errazkin Madrilgo Kontu Auzitegian. Salaketa Jose Ignacio Asensio ingurumeneko foru diputatua buru duen GHK-k aurkeztu zuen. Milaka gipuzkoarrek urte luzez eskatutakoa betetzeagatik epaitu zituzten EHBilduren bi ordezkari politikoak; 2013. urteko azaroan, Zubietako erraustegiko lanak, lanon kontratua akordio bidez eteteagatik hain zuzen. 40 milioi eurotik gorako zigorra eskatzen zuten bientzat Fiskaltzak eta Jose Ignacio Asensio ingurumen diputatua buru duen egungo GHK-ko kudeatzaileek.