Epaitegiek Intxaurrandietari eta Errazkini arrazoia eman ostean, indartzen doa urriaren 27ko Donostiako manifestaziora joateko deialdia

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 10a, 17:21

Espainiako Kontu Auzitegiak 2013an Zubietako erraustegia geratzeko hartutako erabakia dela eta, arrazoia eman die asteazken honetan Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini. Erraustegia geratzeko obren kontratua etetean deliturik ez zela egon ebatzi du aipatu epaitegiak.

Albistea ezagutzera eman ostean, sare sozialetan babes eta zorion mezuak ugaritzen doaz. Bereziki, norbanako nahiz erraustegiaren aurkako eragileen aldetik "Zorionak Iñaki eta Ainhoa! Demostratu duzue politikari guztiak ez direla berdinak, posible dela herritarrei gizartea aldatu eta hobetzeko emandako hitza betetzea, konpromisoak kunplitzea, nahiz eta presio oso gogorrak jasan. Gipuzkoako jendartearen esker ona merezi duzue!".

Gipuzkoa Zutik mugimendutik ere beste hainbeste. "Hasi da errausleen gainbehera: zorionak Ainhoa eta Iñaki! Berriro ere geldituko dugu... eta badakite! Ez erre etorkizuna!".

ELA sindikatutik ere hala nabarmendu dute. "Erraustegiaren alternatiba zigorraz ezkutatu nahi zutenek galdu dute. Zorionak Ainhoa eta Iñaki!".

Eragile guztiok nabarmendu dute, albiste honen ostean, erraustegia geratzeko urriaren 27rako Donostian deitua duten manifestazioa. "Urriaren 27an ospatuko dugu "Erraustegia gelditu!" manifestazioarekin! Gora Ainhoa eta Iñaki! Denok kalera!! Ez erre etorkizuna!!", adierazi dute Gipuzkoa Zutik mugimendutik.

Errausleen gainbehera hasi dela adierazita, "Oraindik garaiz gaude", gogorarazi du Errausketaren Aurkako Mugimenduak, eta urriaren 27an Donostiara joatera deitu. ELA sindikatutik ere "27an donen Donostiara" luzatu dute gonbita.

https://twitter.com/ErrausAurkMugi/status/1050053296080195584

https://twitter.com/GipuzkoaZutik/status/1050047320778305536

https://twitter.com/GipuzkoaZutik/status/1050050139509940225

https://twitter.com/mrafundazioa/status/1050049004183187456

https://twitter.com/ELAsindikatua/status/1050062000812937219