Udalak behin betiko onartu ditu euskara eta aisialdiko diru-laguntzak

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 11a, 11:19

Ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitarte, euskara nahiz aisialdiko udal diru-laguntza deialdietara eskabideak aurkeztu zenituztenok adi. Ostegun honetan (urriak 11) eman ditu argitara Usurbilgo Udalak, deialdioi lotutako behin betiko ebazpenak. Irailaren 25ean eginiko Tokiko Gobernu Batzarrak onartu zituen behin betiko, hasieraz onartu ostean inork alegaziorik aurkeztu ez ostean. 

Gogoan izan, euskara ikasten aritu direnei zuzendutako diru-laguntza deialdia zen bat, bestea, aurreko ikasturtean zehar, aisialdiko begirale nahiz zuzendari izateko ikastaroren bat egin zutenentzat. Ondoko esteka honetan duzue deialdion oinarrien berri: euskara eta aisialdiko udal diru-laguntzen deialdiak

UDAL DIRU-LAGUNTZA DEIALDIEN EBAZPENAK

Euskara

Deialdira aurkeztutako eskaera kopurua: 43.

Diru-laguntzetan banatuko den kopurua: 17.191,46 euro.

Udalaren ebazpena osorik: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2018/10/11/e1806748.htm

Aisialdia

Deialdira aurkeztutako eskaera kopurua: 15.

Diru-laguntzetan banatuko den kopurua: 2.500 euro.

Udalaren ebazpena osorik: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2018/10/11/e1806749.htm