Gaupasa Egunarekin akabo Aginagako jaiak

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 12a, 18:58

Agurtzear jada, Aginagako jaiak azken txanpan dira. Larunbat honetarako deitu duten Gaupasa Egunarekin borobilduko dituzte San Praixkuak. Egitaraua eskutan, eguna bitan zatitu dutela esan liteke. Helduen mus txapelketarekin batera, haur nahiz gaztetxoei zuzenduriko jolas ezberdinekin osatuko dute eguneko eskaintza. Eta arratsaldeko azken ordutik aurrera, musika eta parranda gau luzea igande goizera arte!

Aipatzekoa herritarrek izango duten parte hartzea. Larrian Gozo talde usurbildarrak emango dio hasiera Gaupasa Egunari. Gauean zehar, Los Zopilotes Txirriaosen ostean, Laiotzek girotuko du Aginaga. Gogoan izan, Manex Torrealdai herritarra talde kide duela Laiotzek. Eta Aginagako festen agurrerako, Elektropapo talde usurbildarra. Haiekin "errefus-bilketa!" iragarri dute igande goiz parterako.

Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna

12:00 Molto-moto lasterketa.

13:00 Tira txinas jaurtiketa.

16:00 XXXVII. Mus Txapelketa Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).

16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.

17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.

19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.

24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.

04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.

07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!

Oharrak:

-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.

-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.