Txan magoaren magia saioak liluratu dituzte San Praixkuetara joan direnek, perkusio tailerrean musika sortzaile finak direla erakutsi, eta borobiltzeko, afari onena nork sukaldatuko lehiatu dira patata tortila txapelketan. Zentzumen guztiak dantzan jarri dizkiete ostiral arratsalde honetan Aginagako jaietan murgildu direnek.
AGINAGAKO JAIAK
Urriak 12, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna
21:00 Gazte afaria karpan.
22:00 Andoni Ollokiegi bakarlaria.
23:30 Oharkabe erromeria Eliza Zaharrean.
02:00 Dj Seymar.
Ondoren, Karaoke baldarra.
Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Molto-moto lasterketa.
13:00 Tira txinas jaurtiketa.
16:00 XXXVII. Mus Txapelketa Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.
17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.
19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.
24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.
04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.
07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!
Oharrak:
-Jubilatuen eskulanak ikusgai Apaizetxean.
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.
https://youtu.be/CJaG9Y0v-A4
https://youtu.be/Es8jBmf4pWE