2019ko Gipuzkoako Eskola Txikien festa laguntzeko aukera aparta Aginagako jaietan

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 12a, 19:05

2019ko ekainaren 9an Aginagan ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien festarako prestaketa lanak abiatu dituzte. Aurreko asteburuan jaialdiko irudia aurkeztearekin batera, arropa saltzen hasi ziren eta lehen salmenta egunak arrakastatsuak suertatu dira. 

Eskola txikien festa eguna laguntzeko arropa eskuratu ez baduzue, gaur bezala, larunbat honetan ere San Praixkuetan jarriko duten postura gerturatu besterik ez duzue. Ekainaren 9ko egunari begira, kamisetak eta jertseak egin dituzte. Kamisetak 12 eurotan daude salgai; jertseak 20 eurotan umeentzat, 25 helduentzat. 

Horrekin batera, duela astebeteko kontzertu gaurean atarian eta gauean zehar egin zuten moduan, larunbat honetan ere afalordutik aurrera, Eskola Txikiko gurasoek bokatak salgai izango dituzte, festa gunean bertan afaldu nahi duen ororentzat. Bildutako laguntza ere 2019ko Gipuzkoako Eskola Txikien jaialdi egunera bideratuko dute.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA