Abiadura bizcan hasi dute Aginagako jaietako azken egun luze hau. Igande goizera arte ez baitu etenik izango jai giroak. Abiada bizian haur eta gaztetxoek ekin diote Gaupasa Egun gisa izendatua duten larunbat honi, molto moto lasterketarekin. Aginaga erdiguneko plazatxoari itzuliak nork azkarrago egin, jolasteko moto gainean, hortxe heldu batzuk ere animara dituen ekimeneko gakoa.
Jolasean hasi dute larunbat hau, moto gainean eta baita tiratxinas lehiarekin. Jokorako grina asetu ez duenak, helduek mus txapelketa izango dute bazkalostean, txikiek partxis lehiaketa. Hortik aurrera parranda giroa igande goizera arte.
Aipatzekoa herritarrek izango duten parte hartzea. Larrian Gozo talde usurbildarrak emango dio hasiera Gaupasa Egunari. Gauean zehar, Los Zopilotes Txirriaosen ostean, Laiotzek girotuko du Aginaga. Gogoan izan, Manex Torrealdai herritarra talde kide duela Laiotzek. Eta Aginagako festen agurrerako, Elektropapo talde usurbildarra. Haiekin "errefus-bilketa!" iragarri dute igande goiz parterako.
AGINAGAKO JAIAK
Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna
16:00 XXXVII. Mus Txapelketa Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.
17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.
19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.
24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.
04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.
07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!
Oharrak:
-Jubilatuen eskulanak ikusgai Apaizetxean.
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA