Euskaraldira begirako batzarra eragileekin asteazkenean

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 15a, 19:27

Hilabete pasatxo baino ez da falta euskararen erabilera sustatzera datorren Euskaraldia abiatzeko; gogoan izan, azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko da Euskal Herri osoan. Baita Usurbilen ere. Herri mailan osatua den batzordeak prestaketa lanak abian ditu aspaldi. Herritarrentzako izen ematea zabalik da baita. Izena emandakoek formazio saioak jasotzeko aukera izango dute datozen asteotan, UEMA-ren eskutik Potxoenean. Lehenago, asteazkenean eragileekin batzarra deitu da. Honatx Euskaraldiari lotuta datozen deialdien berri:

Datozen deialdiak

-Urriak 17, asteazkena: 18:00 Eragileekin batzarra Potxoenean.

-Urriak 20, larunbata: 12:00-14:00 Euskaraldian izen emateko mahaia Mundualdian.

-Urriak 26, ostirala: 19:00-20:30 Euskaraldian izen emateko mahaia Mikel Laboa plaza inguruan.

-Urriak 24, asteazkena eta urriak 30, asteartea: 18:00 Ahobizi eta Belarriprest guztientzako prestakuntza saioak Potxoenean, UEMA-ren eskutik.

Izen ematea: NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean ditugun eskuorrietan. Bestela emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean.

Informazio gehiago:

usurbil@euskaraldia.eus

usurbil.euskaraldia.eus

Facebook: Euskaraldia Usurbil

Twitter: @EuskaraldiaUsur

Youtube: Euskaraldia Usurbil