Aisialdiari lotutako hainbat hitzordu egunotan haur eta gaztetxoentzat Usurbilen eta Aginagan. Ziortzaren ikasturte berriaren abiatzea, malabareak ludotekan, "Zure ametsetako gela" Aginagan edota Pello Añorga Sutegi udal liburutegira dator. Segidan dituzue xehetasunak.
Ziortza, ikasturte berrira begira
Abiatzear du Ziortza G.E.-k ikasturte berria. Lehenengo saioen ordutegiak ere finkatu dituzte:
-DBH 1-2: urriak 19 (ostirala), 20:00.
-DBH 3: urriak 19 (ostirala), 20:30.
-DBH 4: urriak 26 (ostirala), 21:00.
-Jubenilak: urriak 19 (ostirala), 21:00.
Malabareak ludotekan
“Ikusi eta ikasteko!” malabare tailerra antolatu du Bihurri ludotekak ostiral honetarako, urriaren 19rako arratsaldeko 17:30etan.
“Zure ametsetako gela”
Izenburu horri lotutako doako tailerra antolatu du Aginagako San Praixku Guraso Elkarteak urriaren 20rako 10:00etan Aginagako ludotekan, 5-12 urte artekoentzat. "Kraftkovia formakuntzarako egitasmo bat da. Hainbat ekimenen bidez, parte hartzailearen sorkuntza gaitasunak garatzeko helburua duena". Izena aurrez eman beharko da, aginaga@eskolatxikiak.orghelbidean. Antolakuntzak ohartarazi duenez, plaza kopuru mugatua izango da.
Pello Añorga liburutegian
Asteazken honetan urriaren 17an itzuliko da ipuin kontalari eta idazle ezaguna Sutegi udal liburutegira. 6 urtetik gorakoei zuzendutako saioa eskainiko du 18:00etan hasita, Usurbilgo Udalak antolaturiko ekitaldiaren baitan.
Bestalde, gogoan izan, Arantxa Urretabizkaia gonbidatu dutela urriaren 24rako 19:00etan liburutegira. Hondarribiko alarde parekideari lotutako bere bizipenez diharduen “Bidean ikasia” liburua ahotan hartuko dute Euskarazko Irakurketa Topaketaren edizio berrian. Yolanda Arrietak gidatuko du saioa. Urretabizkaiaren liburua aurrez irakurri nahi baduzue, liburutegian bertan duzue eskuragarri.